XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Beraz, ez al natzaizu izugarria iruditzen? - Ez dut inoiz etsai ahulagorik ikusi.

- Egia da lehenago garaitu nauzula, baina orain ez zaude zure garaipen aldian, ez zara zure jauregian haragikeri higuingarri haiek gozatzen ari, hauek hasetzearren ez duzu zure mendekoen odola isuritzen, ez duzu haien alaben ohoreaz jabetzerik....

Hitz hauekin, bi gudariek beraien lekua hartzen dute, gudari taldeek begiak bere gain dituzte; elkarrengana hurbiltzen dira, indarrez jotzen dute elkar, amorruz beteriko kolpeak; azkenik Rodrigo jota erortzen da, bere etsai ausartak hautsa jan arazten dio eta segituan bere gainera botatzen da.

- Onar ezazu zure garailea, Rodrigo, hil baino lehen - dio gudariak buruko altxatzen duela.

- O, Jauna!- oihu egiten du espainiarrak.

- Dardarka ari zara, beldurti; ez al nizun ba esan hiltzeko zorian zinela, Florinda berriz ikusiko zenuela?.

Zure gaiztakeriek lotsarazitako zeruak hilen artetik irtetzen utzi dit, zu zigortzeko eta bizitza kentzeko; ikus ezazu, ohorea zure eskutan galdu zuen horrek orain zure garaipen eta ohorea kentzen dizkizu.

Azken hatsa har ezazu, o, zorigaitzeko printze!.

Zure bizitza ludiko beste erregeei adibide gerta bekie: bertuteak bakarrik indartzen duela boterea, eta bere aginpidea, zure antzera, gehikeriaz erabiltzen duenak lehenago edo beranduago aurkituko duela zeruko justizian bere bekatuen zigorra.